|
Article on other languages:
|
Vietnam (baita ere Viet Nam) Hego-ekialdeko Asiako estatua da, Indotxina penintsulako estatu populatuena. Hegoaldeko Txinako Itsasoaren kostan osoa hartzen du Indotxinan, iparraldetik hegoaldera. Mugakide ditu Txina, Laos eta Kanputxea. Hiriburua Hanoi da.
GeografiaVietnamek S itxura luzea du, zabala iparraldean (600 km) eta hegoaldean (400 km) eta estua erdialdean (50 km Quang Binh probintzian). Ipar eta hego muturren arteko distantzia 1.650 km da. Guztira 331.688 km² luze-zabal da (Alemania baino zertxobait txikiagoa), horietatik 4.200 km² ur territorialak. Lurreko mugak 4.639 km luze dira guztira: Kanputxearekin 1.228 km, Txinarekin 1.281 km eta Laosekin 2.130 km. Hegoaldean, Mekong ibaiak 40.000 kilometro karratuko delta erraldoi eta lauak osatzen du. Iparraldean ere delta handi bat dago, Ibai Gorriak (Sông Hồng) osatua. Hala ere, mendialdeak eta goi-ordokiek lurraldearen bi herenak hartzen dituzte. Mendebaldeko muga, Thang Hoa eskualdetik Da Nang eskualdera, Truong-Son mendilerroak osatzen du, Tibeteko goi-odokitik eratorria. Hego Mendilerroa Da Nang eskualdetik Da Lat eskualdera luzatzen da. Iparraldean Hegoaldean klima tropikala da eta iparraldean montzoi klima. Euri garaia maiatz erditik irail erdira izaten da, 1200 eta 3000 mm urtean. Bataz besteko hezetasuna 84% da eta hotz-beroa 5°C eta 37°C artean. HistoriaArtikulu nagusia: Vietnamgo historia Vietnamen historia orain dela 2500 urte baino gehiagokoa da. Txinako inperioaren menpe egon zen mende askotan zehar. X. mendean independentzia lortu zuen, eta bertako errege dinastia jarri zen agintean. XIX. mendean Frantziak kolonizatu zuen. II. Mundu Gerran Japoniak okupatu zuen, baina Frantziaren nagusitasuna errespetatuz. Izan ere, garai hartan Vichyko gobernuaren menpe zegoen Vietnam; Japonia bezala Hitlerren aliatua zen beraz. Gerra horren amaieran Japoniaren eta Frantziaren arteko harremanak gaiztotu egin ziren, Japoniari azken hau aliatuen aldera mugitzen zela iruditu zitzaion eta. Horregatik Japoniak frantziarrak kanporatzeko ahalegina egin zuen. Hala ere, Ho Chi Minhek gidatuta Vietnamgo errepublika demokratikoa osatu zen. Gerra amaitu ondoren Frantziak ezin izan zuen Asia hegoekialdean zeukan boterea mantentzen jarraitu. Indotxinako gerra galdu egin zuen, eta Genevako Akordioek Vietnam bitan zatitu zuten: Ipar Vietnam (Gerra Hotzaren garaian Txina eta SESBaren laguntza izan zuena) eta Hego Vietnam (Ameriketako Estatu Batuen laguntzarekin). Zatiketa horren ondorioz, 1958-1973 bitartean Vietnameko Gerra egin zen. 1976an Ipar Vietnamek Hego Vietnam menperatzea lortu zuen, AEBetako soldaduak kanporatu zituzten eta Vietnameko Errepublika Sozialista sortu zen. 1990eko hamarkadaren amaieran AEBekin zuen gatazka leuntzen joan zen, eta negoziazio politikoak hasi ziren. 2000tik aurrera Estatu Batuen dirulaguntzak eskuratzen hasi zen berriz. Gobernua eta PolitikaVietnamgo Alderdi Komunistak (lehenago Vietnamgo Lanaren Alderdia) kontrolatutako sistema baten bidez gobernatzen da. Gobernua, teorian, alderdi komunistarengandik independientea den arren, azken honek hartzen ditu erabaki garrantzitsuenak. Banaketa administratiboaArtikulu nagusia: Vietnamgo banaketa administratiboa
Vietnam 59 probintziatan eta 5 probintzia mailako udalerritan banatua dago, barruti eta udalerrietan azpibanatuak. Gobernu probintzialek gobernu zentralaren agindupean daude. Sarri, Vietnamgo gobernuak zortzi eskualdetan batzen ditu probintziak:
Kanpo loturak
More about Vietnam: viet nam war, viet nam map, viet nam travel, viet nam news, nhac viet nam, viet nam sex, viet nam war military, viet nam war history, viet nam hotel, |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.