Ursidae

Article on other languages:

Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Hartza
Pirinioetako hartza
Pirinioetako hartza
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Azpiordena: Caniformia
Familia: Ursidae
G. Fischer de Waldheim, 1817
Generoa

Ailuropoda
Helarctos
Melursus
Ursus
Tremarctos
Arctodus (galdua)

Hartza ugaztun handia da, gaur egun munduko hainbat tokitan desagertzeko arriskuan dagoena, historikoki garrantzi handia izan badu ere.

Hartz inurrijale modukoak ez dira benetako hartzak.

Eduki-taula

Espezieak

  • Ursus arctos - Hartz arrea.
  • Ursus maritimus edo Thalarctos maritimus: Hartz polarra edo zuria.
  • Euarctos americanus - Hartz beltza.
  • Ursus spelaeus - Leize-hartza.
  • Helarctos malayanus edo Ursus malayanus - Malaysiako hartza.
  • Melursus ursinus - Ezpaindun hartza.
  • Selenarctos thibetanus edo Ursus thibetanus - Tibeteko hartza.
  • Tremarctos ornatus edo Ursus ornatus - Andeetako hartza.
  • Ailurus - Panda.

Munduan

Penintsula Iberikoan, Asturiasen daude azken hartzak, Somiedo eta Narceako natur parkeetan.

Euskal Herrian

Historikoki Piriniotan animalia hauek bizi izan baziren ere, gaur egun oso gutxi gelditzen dira. Erronkariko ibarrean geratzen da jatorrizko azkeneko euskal hartza,Camille izenekoa. Azken urtetan Camille oso famatuta bilakatu da bere ibilerengatik, eta bertako artzainen ardietan egindako harrapaketengatik. Haurrentzako panpina bat sortu dute ere, Kamiltxo izenekoa.

Duela urte gutxi, Eslobeniatik ekarritako zenbait hartz arre ekarri eta askatu zituzten Okzitaniako Pirinioetan, espeziea Pirinioetan berreskuratzeko. Antza Eslobeniako hartzak dira Pirinioetako hartzetatik hurbilen daudenak. Hala ere mementuz ez du ematen hartz berri horiek Euskal Herriraino heldu direnik.

Bizkaiko azken hartza Eskuagatxeko mendilerroan, Urkiola inguruan harrapatu zuten 1871ko abenduan.

Hartzak ipar hemisferioko lurralde desberdinetan bizi dira hartz motaren arabehera.

Kanpo loturak

Madrilen dagoen hartz pardoa

This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.