Mendebaldeko Erromatar Inperioa

Article on other languages:

Erromatar Inperioko zatiketa.

Mendebaldeko Erromatar Inperioa Erromatar Inperioko mendebaldeko erdia zen Dioklezianok 286an zatitu ostean Tetrarkia osatzeko. Handik aurrera, ekialdeko erdiarekin bat egin zuen enperadore batzuen agintepean, Konstantinorenean esaterako. Teodosio izan zen bi erdietan gobernatu zuen azken enperadorea. Hortaz, 395etik aurrera, Inperioa ez zen berriro batu.

Mendebaldeko Erromatar Inperioa ofizialki 476ko irailaren 4an desegin zen, Romulo Augusto azken enperadoreak abdikatu zuenean. Europako mendebaldean Erdi Aroa hasi zen honela. Ekialdeko erdiak Bizantziar Inperioa izena hartuta, 1.000 urte gehiago iraun zuen.

This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.