|
Article on other languages: |
Makrofagoak sistema immunearen zeluletako batzuk dira, fagozitosi egiteko ahalmena dutenak (leukozitoen antzera). Ez dira leukozitoak, baina leukozito mota batzuetatik sortzen dira, monozito izenekoetatik. Makrofago gehienak ehun konektiboan aurkitzen dira. Zelula handiak dira, fagozito guztien artean handienak. Mugikorrak dira eta behar dituzten lekuetara abiatzen dira, antigeno ala partikula arrotzak suntsitzeko. Konplementuak eta antigorputzek makrofagoak erakartzen dituzte antigenoetaruntz, partikula arrotzen fagozitosia egin dezaten. T linfozitoek, bestalde, linfokina izeneko substantziak ekoizten dituzte, makrofagoak aktibatzen dituztenak. Hiru dira makrofagoek betetzen duten eginkizunak:
|
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.