Libramasa unitate bat da, erromatarren garaitik erabiltzen dena. Erromatar inperioa desagertu ondoren herri bakoitzak bere neurriak hartu zituen libra izendatuz.
Hau dela eta ehundaka urtetan zehar arazoak egon ziren libraren balioa zein zen jakiteko, herri ezberdineatn ezberdina baitzen. Antoine Lavoisierrek librak eta ontzakgramoengatik aldatzea proposatu zuen arazoarekin bukatzeko.
Gaur egun sistema metriko hamartarra da erabiliena munduan, herri anglosaxoietan izan ezik.
Erabiltzen diren librak
Avoirdupois libra (pound avoirdupois, ingelesez): Gehien erabiltzen den libra da eta lb moduan laburtzen da. Normalki pound moduan izendatzen da. 16 ontzako balioa du, hau da, 453,59237 gramo.
Troy libra (pound troy, ingelesez): Libra mota hau bitxigintzan eta antzekoetan erabiltzen da bakarrik eta 12 ontzako balioa du, hau da, 373,2417216 gramo.
Jada erabiltzen ez diren librak
Botika libra anglosaxoia (pound apothecary, ingelesez), botiketan erabili ohi zen lehen eta berez Troy libra baten baliokidea da.
Gaztelar libra (euskaldun libraren oso antzekoa): Espainiar estatuan eta kolonietan erabilia 16 ontza gaztelarreko balioa zuen, hau da: 460,093 gramo
Era berean Gaztelar botila libra ere bazegoen, 345 gramo pisatzen zuena eta 12 ontza gaztelarren pisua zuena.
Katalandar libra (lliura)ren balioa 400 gramo ingurukoa da, eta 12 uncetan banatzen da.