|
Article in other languages: |
Jerusalem (hebreeraz ירושלים, Yerushalayim; arabieraz القدس al-Quds), Asiako hiria da, Ekialde Hurbilean eta munduko zaharrenetarikoa da. Israelgo hiri handiena eta hiriburua da, 724.000 biztanlerekin 123 km². Mediterraneo itsasoa eta Itsaso Hilaren artean kokaturik dago 650-840 metro inguruko garaieran. Jerusalem, Ramalaren hegoaldean, Betleemen iparraldean, Jerikoren mendebaldean eta Tel Aviven hego-ekialdean dago kokaturik. Judaismoarentzat hiririk sakratuena da (Bertako Tenpluaren mendira begira egiten dute otoitz), baita ere kristautasunaren konfesio batzuentzat. Islamean, aldiz, hirugarren hiri sakratuena moduan dago kontsideratuta, Meka eta Medinaren ostean. Jerusalemen batasun osoa Israelgo hiriburu moduan ez dago nazioarteko komunitateak onartua, hori dela eta, enbaxada guztiak Tel Aviven mantentzen dituzte; ez baitute Ekialdeko Jerusalemen anexio israeldarra aitortzen Sei Eguneko Gerraren ondorioz. Ekialdeko Jerusalem da palestinarrek euren estaturako nahi luketen hiriburua.
HistoriaK. a. XIV. mendean kanaandar jebuzetarrek sortu zuten. Jerusalem izenaren jatorria Uru-Salem (Salemen Gunea) omen da. Salem kanaandarren, eta, beraz, feniziarren jainkoetako bat zen. Kanaandarrak herri semitikoetako bat ziren, hebrearrak eta arabiarrak bezala. Kanaandarren garaiaren ondotik gobernatzaile eta okupatzaile franko izan ditu Jerusalemek: hebrearrak, babiloniarrak, pertsiarrak, mazedoniarrak, erromatarrak, bizantziarrak, gurutzatu kristauak, omeiarrak, abbasidarrak, aiubiarrak (eta beren buru Salah Ed-Din edo Saladino kurdua), mamelukoak, otomanoak, ingelesak... Gaur egun, Israelgo armada eta kolono judu armatuak ikusten ahal dira kaleetan [1]. K. a. 990. urte inguruan, Dabid erregeak konkistatu zien jebuzetarrei eta bere erreinuko hiriburu izendatu zuen eta bere seme Salomonek yahveren kultua onartzen zuen lehen tenplua eraiki zuen. K. a. 920 urtean, Judako erreinuko hiriburu izatera pasa zen eta hortik aurrera hainbat inbasio atzerritar nozitu zituen: asiriarrak, babiloniarrak, mazedoniarrak eta erromatarrak. 132an judutarrak erromatarren aurka altxa ziren, zanpatuak izanik eta judutar diasporari hasiera emanez.
Damasko Atea
Erdi Aroan Bizantziar Inperioaren eta arabiarren esku egon zen, 1099 gurutzadetan gudaroste kristauak konkistatu zutelarik. 1187an Saladinek hiria berriz hartu zuen, eta handik aurrera, 1228 eta 1244en arteko tartean ezik, kristauek ez zuten inoiz gehiago Jerusalemen agindu. 1517tik aurrera turkiarren esku egon zen. Lehen Mundu Gerraren ostean, eskualde osoa Britania Handiaren esku geratu zen. Talde paramilitar juduak erregimen honen aurka agertu ziren, estatu judutar independente bat eta errefuxiatu judutarren sarrera askea nahi baitzuten, eta hau dela eta borroka armatuari ekin zioten. 1948an britaniarrak erretiratu egin ziren eta lurraldea, NBEan adostu zenaren arabera, bi zati nagusitan banatuta geratu zen, bata judua eta beste arabiarra, Jerusalem eta Betleem nazioarteko eremu, corpus separatum gisa geratzen zelarik. Erabaki hau ez dute inoiz betearazi, ordea, 1948ko gerraren eta judutarren eta palestinarren arteko liskarrengatik. Soldadu eta administrazio britainiarra erretiratu ahala, sionistek Israelgo estatua aldarrikatu zuten, eta beren miliziek, Palmach, Irgun eta Stern banda nagusiki, Jerusalemen mendebaldea okupatu zuten. 1948-1949 arteko gerran Jordaniak hiriaren ekialdea okupatu zuen. Gaur egunSinbolikoki Israelgo hiriburua den arren, praktikan Tel Avivek ditu hiriburu funtzio guztiak. Jerusalem ekialdeko palestinarrek bere estatuko hiriburu ere izatea nahi dute, Erroma edo Bruselaren antzeko jabetza-banatuko formula bat aplikatuz. Ekialdeko Jerusalemen Hiri Zaharra dago, hiru erlijio monoteisten leku sakraturik garrantzitsuenekin. Hiri zaharrak lau auzo ditu, handitik txikira, auzo musulmana, auzo judua, auzo kristaua eta auzo armeniarra (azken hau kristaua ere). MonumentuakErreferentziak
Ikus, gaineraKanpo loturak
More about Jerusalem: hotel jerusalem, jerusalem countdown, jerusalem bible, jerusalem tour, map of jerusalem, from beirut to jerusalem, countdown jerusalem revised updated, account by day day final in jerusalem jesuss last week week, jerusalem vacation, Questions for article: salomon temppeli, al-aqsa, იერუსალიმი 1099-1187, estimated population of jerusalem at the time of babalonian captivity, herusalen, ierusalim, jeruschalajim map, jeruzalemi, time in ierusalim, wall yerusalem, www.yerusalem |
|||||||||||||||||||||||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
IHS Europe: Infrared Heating Systems for Home and Business.